2026/2027 IKASTURTEA

ZABALDU ESKUA PROIEKTUA LH 3. ZIKLOAN

ZABALDU ESKUA PROIEKTUA LH 3. ZIKLOAN

Astelehenean hasi ginan LH 3. zikloko Zabaldu Eskua Ikasketa eta Zerbitzu proiektua lantzen. Honen helburua, Ikastolako hezkuntza komunitatean zerbitzua eskaintzea da, oraingo honetan, eguerdietako jolas-orduen kudeaketan eta LH hirugarren zikloko ikasleentzat eratuko diran lan-eremuetan laguntzea izango da. Ikasleek, zerbitzu solidarioa egiteaz gain, modu praktiko eta ikusgarrian balore batzuk be barneratuko dabez. Besteak beste, besteekiko erantzukizuna izatea, ikasleen artean sortu daitekezan arazoez jabetzea, enpatia sortzea, espazio eta denporaren kudeaketa egitea, arazoen konponketarako balibaideak lantzea…
Zerbitzua emoten hasi aurretik, ikasleei jasoko daben prestakuntzan zer egin behar daben eta zein helburu daben azaltzeaz gain, proiektuaren inguruko zehaztapenak be emon jakez. Beraz, aste honetatik aurrera, LH 3. zikloko ikasleek, eguerdietan lanak egiteko zein errepasoa egiteko, Zabaldu Eskua proiektuko “Ikasteko Txokoak”zabalik izango dabez.
 

ARGAZKI GALERIA

ZABALDU ESKUA PROIEKTUA LH 3. ZIKLOAN ZABALDU ESKUA PROIEKTUA LH 3. ZIKLOAN ZABALDU ESKUA PROIEKTUA LH 3. ZIKLOAN ZABALDU ESKUA PROIEKTUA LH 3. ZIKLOAN