2023/2024 IKASTURTEA

Familia egiteko irakurgaia: Oso Ume Bitxia

Familia egiteko irakurgaia: Oso Ume Bitxia

Garai batean, Erroman bizi zan Augusto enperadoreak dirua behar eban.

-Nire menpe dagozan herrietako biztanleen izenak idatzi- agindu eban-. Zergak guztiek ordaintzen deustiezala ziurtatu behar dot.

Enperadorearen agindua itsasoaz bestalderaino be heldu zan, Maria eta Jose bizi ziran lurralderaino.

-Belenera joan behar dogu - esan eban Josek- gure izenak enperadorearen zerrendan idatzi behar doguz.
Bide luzea zanez, Jose. umea jaiotzear egoala eta, Mariarengaitik kezkatuta egoan. Baina zer egin ahal eban? joan beharra eben.

Belenera heldu ziranean, uria jendez gainezka egoan. Ez egoan atseden hartzeko logela bakar bat be. Ezta oherik be. Ostatua be beteta egoan. Baina Mariaren umea jaiotzeko zorian egoanez, lekuren bat aurkitu behar eben gaua pasetako.

Toki bakarra egoan libre: abereek lo egiten eben tokia. Ozta-ozta heldu ziran. Berehalaxe jaio zan Mariaren umea. Ez euken umea jartzeko sehaskarik, abereei jaten emoteko aska besterik ez egoan. Josek , Mariak haurra zapian biltzen eban bitartean, lasto garbiz bete eban askatxoa. Hantxe egon zan epel eta Jesus umea lo.

Kanpoan, mendi-muinoetan, artegietan egozan ardiak basapiztiengandik babesteko, harrizko murru handi bat eta arantza zorrotzak egozan. Artzainak gau osoan egon ziran adi, artaldeak arriskurik ez izateko, hau da, ardiak zaintzen egon ziran.

Dana egoan ilun, lasai, bare-bare

Orduan, bat- batean, argi itsugarri batek distira egin eban zeruan. Hantxe egoan aingerua, zutik. Hots ozen argiz, artzainei hitz egin eutsen:

-Barri ona dot! Sekula izan dozuen barririk onena! Barri ona zuontzat, bai guztiontzat! Gaur Belenen, zuon Erregea jaio da. Jainkoak agindutako Erregea! Joan zaiteze ikustera! Askan aurkituko dozue lo!

Aingeruaren ahotsa berehala hedatu zan zeruan: “Aintza Jainkoari zeruan eta bakea lurrean!”

Geroago, ilundu ebanean eta dana isilean geratu zanean, artzainek sakon hartu eben arnasa.

-Aingeruak esandakoa egin behar dogu. Ardiak artegian ondo egongo dira. Goazen, ba, Belen aldera!

Hantxe aurkitu eben haur jaiobarria, aingeruak esan eutsien bezalaxe. Ez jauregi baten. Ez etxe baten. Ezta ostatu baten be. Askan aurkitu eben lo.

Artzainek gertatutako guztia azaldu eutsien Maria eta Joseri.

-Halako batean, zerua argitu eta aingeru batek hauxe esan deusku: “Gaur, Belenen, zuon Erregea jaio da. Jainkoak agindutako Erregea! Joan zaiteze ikustera!”
Maria adi egoan. Gau ahaztezina zan. Beti gogoratuko eban.

Artzainak kale ilunetatik itzuli ziran. Laster argituko eban eguna, beraz, ardiak gobernatu behar ebezan.
Belengo jendeak artzainak sentitu ebezan, euren ahots lodiz, kantari, Jainkoari otoitzean: lehen Gabon-kanta izan zan

------

Abenduaren 1ean hasi dogun Abendualdiagaz batera, urte liturgikoari be ekin deutsogu. Latineko “adventus” hitzetik jatorkun “Abendualdi” hitzak, etorrera edota helduera esan gura dau. Abendualdia Jesusen etorrera prestatzeko aldia da, hau da, Jesusegaz dogun hartu-emona sakontzeko garaia.

Itun Zaharrak, gizarte justu eta zuzenagoa eraikitzen irakatsiko euskun Jainkoaren Semearen etorrera iragarten eban. Kristauok gizarte barri eta justuago honi “Jainkoaren Erreinua” deitzen deutsagu. Jesusek irakatsitakoaren arabera, ustelkeriaz betetako gizartea eraldatuz, Jainkoaren Erreinuaren isla izango dan herria eraikitzeko asmoz, hiru jarrera landu eta geureganatu behar doguz bihotzean: hurkoaren zerbitzari izateko jarrera, ondasunak partekatzeko erabakia zein bizitza xumea eta sakona izateko jokabidea.

 

Nazareteko Jesusek Jainkoak bialduko eban Semeagaz identifikatu eban bere burua. Umila izan zan, hurkoaren laguna, ondasunak partekatu ebazan eta apostuluakaz batera, sakontasun handiz bizi izan zan. Holantxe lortu eban bere garaiko gizartea eraldatzea. Kristauok geurea hobetzeko, Bera dogu eredu. hots, hartu-emonean sakontzeko garaia. Inguruan doguzanakaz baikor eta eraikitzaile izateko garaia. Kristauok, Abendualdia, Nazareteko Jesusen argia lagun, hurkoaren zerbitzura jartzeko sasoia dogu.

Iturria: Francesc Ramis Darder. Ikastolan itzulita eta moldatua.

https://bibliayoriente.blogspot.com/2015/11/que-es-el-adviento.html

ARGAZKI GALERIA

Familia egiteko irakurgaia: Oso Ume Bitxia