IKASKETA ETA ZERBITZU PROGRAMA DEITUAK PROIEKTUA | Begoñazpi egunez egun
(+34) 94 400 53 00

IKASKETA ETA ZERBITZU PROGRAMA DEITUAK PROIEKTUA

  • IKASKETA ETA ZERBITZU PROGRAMA  DEITUAK PROIEKTUA
12020ko apirilak

Aurten, daborduko ohitura dan bezala, Batxilergoko 1. mailako ikasleoi Deituak izeneko proiektuan parte hartzea egokitu jaku. Honen bidez, zenbait gizarte laguntzako proiektutan parte hartu ahal izan dogu Bizitegi, Karitas edota hainbat egoitzari degure laguntza eskainiz.

Ni, Karitasek urtero  Plaza Berrian antolatzen dauan “Roskoi Solidarioan” parte hartu dot. Bertan, Roskoia banatzeaz gain, etxeko txikienentzako pentsaturiko zenbait tailer egon ziran: jolasak, aurpegiak margotzea, globoflexia... eta horreetan ibili nintzan hain zuzen be. Horretarako, partaideak roskoi banaketaren aurreko goizetan lan eta lan ibili ginan aurpegiak zelan margotu eta puxikei itxura emoteko oinarrizko ezagutza batzuk ikasten. Horretaz gain, egun horreek gure kideak ezagutzeko aukera paregabea izan ziran, euretariko asko beste ikastetxe batzuetakoak baitziran.

Proiektu honen bidez, pertsona bezala hazi nazala esan daikedala uste dot, batez be sinplea danaren garrantzia ikasi dodalako. Sarritan, besteei laguntzean pentsatzen dogunean misiolari lanak jatorkuz burura baina hori baino askoz errazagoa da. Nahikoa izan daiteke irribarre bat, keinu bat, ekintza bat egitea norbaiti poztazuna, itxaropena, eta ziurtasuna eskeintzeko eta askotan oinarrizko ideia hau ahaztu egiten jaku.

Niretzat, Karitas bezalako erakunde batekin alkarlanean aritzea esperientzia ikaragarria izan da, banekielako egiten nebanak inplikazio bat ebala. Baleiteke zure lana puxiken eta jolasen bidez haurren irribarrea lortzea izatea, eurak be goiz horretaz gozatu dagien baina azkenean zu proiektu handiago baten zati zara. Goiz horretan gehien behar dabenentzat 3.400 euro lortu zirala jakiteak, nire barnean zeozer pizten dau, agian laguntzen jarraitzeko grina, edo goiz zoragarri baten oroitzapena, oraindik ez dakit ziur. Baina badakidana da, egun hau beste askoren lehena besterik ez dala izan eta goizago edo beranduago beste boluntariotzaren bat egingo dodala, asko egin dan arren, oraindik asko geratzen dalako egiteko.

 

Leire Aresti Guijo

Batxi 1.