Daborduko, Euskaraldiaren bigarren edizioa abian da, beraz, zemendiaren 20tik abenduaren 4ra hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea izango dogu helburu. Ikastolak, Euskaraldiagaz bat egin eta bizi dogun egoera kontuan izanik, aste bi honeetan, gelaka eta etapa bakoitzari egokitutako hainbat jarduera egingo dogu, besteak beste, musika, leihaketak, marrazkiak, hausnarketak… egingo doguz. Belarriprest eta Ahobizi izango gara! Bai, horixe!
EUSKARALDIA
202020ko azaroak