LONDRESERA BIDEAN
Lehen Hezkuntza hirugarren mailakook proiektu zoragarri baten murgilduta gagoz. Londresen bizi dan osaba ikusten joango gara. Baina bertara joan orduko, hainbat zeregin dogu. Lehen lana osabagaz hartu-emonetan jartzea izan da; horretarako, zenbait komunikazio eta komunikabideren barri izan dogu. Hara joateko zein garraiobide dagoan eta zein dan egoki edo onena be aztertu behar izan dogu. Gainera, hegaldi-txartelak hartu, pasaportea egin, bidaia egiteko aurrekontua prestatu eta zelan ez! maleta atondu beharko dogu. Hemen gabilz, ba, ekinean, bidaia Aste Santuan egitekoak gara eta. Hau bai hau abentura!