HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEENTZAKO JOLASTOKI BARRIA
Dakizuenez, urtez urte, eraikin eta etapa bakoitzak dauzan espazioen plan zuzentzaileari ekiten deutsogu. Ba, aurten Haur Hezkuntzako jolastokiaren txanda izan da.
Ikasturte honetatik aurrera, Ikastolako txikitxoek jolastoki barria izango dabe. Gure txikien atseden uneak goxoagoak eta dibertigarriagoak izan daitezan, orain arte lorategia izandako eremua jolastoki bihurtu dogu.
Gainera, toki hau, behin pandemia gaindituta, arrastietan familiak erabiltzeko modukoa izango dalakoan gagoz. Dana dala, momentuz itxaron egin beharko dogu.
Gozatu daigun!