HASI JAKUZ HEZKUNTZA EZ-FORMALEKO JARDUERAK
Begoñazpi Ikastolan daborduko ekin deutsegu Hezkuntza Ez-Formaleko jarduerei. Gogoratu, jarduera honeek, ikasleek garapen osoa lortu asmoz, Hezkuntza Formaleko programaren osagarri dirala.
Urtebeteko etenaldiaren ostean, Ikastolako ikasleek, eguerdi zein arratsaldeetan, hizkuntza, arte eta kirol-programetako hainbat jarduera hasi dabez urrian.
Hizkuntza-programan, ingelesa etapa guztietan eta euskera DBH eta Batxilergoan hasi dogu. Arte-programari jagokonez, musika, antzerkia ingelesez eta bertsolaritza jarduerak be hasi dira. Aurrekoez gain, kirol-programako xake, patinaje, dantza moderno, heziki / multijolas, saskibaloi eta futbola 5ari be emon deutsogu hasiera.
Euskal Dantzak eta Haur Hezkuntzako kirol jarduerak zemendian hasiko dira.