DOMUND EGUNA IKASTOLAN | Begoñazpi egunez egun
(+34) 94 400 53 00

DOMUND EGUNA IKASTOLAN

  • DOMUND EGUNA IKASTOLAN
  • DOMUND EGUNA IKASTOLAN
  • DOMUND EGUNA IKASTOLAN
  • DOMUND EGUNA IKASTOLAN
  • DOMUND EGUNA IKASTOLAN
  • DOMUND EGUNA IKASTOLAN
  • DOMUND EGUNA IKASTOLAN
  • DOMUND EGUNA IKASTOLAN
282021ko urriak

Aurreko domekan, urriak 24, Domund Eguna zala eta, Lehen Hezkuntzan “Ikusitakoa eta entzundakoa kontatu eizu” lelopean hainbat jarduera egin genduzan.

Asteko jarduerei ekiteko, Iraide Donaire eta Jaione Lopezen testigantzak euki genduzan. Iraide Ekuadorreko Aguarico oihanean egon da misiolari urte bitan eta Jaione Kaikorren, Kenian, 6 hilabetez. Eurei eta euren esperientziei esker hartu geutson misiolari hitzari.zentzua baita hurregotik ezagutu be. Eurek ikusi, bizi eta ikasitakoa entzun ondoren, hausnartzeko modua be izan genduan, geletan material desbardin eta hainbat otoitz erabiliz jorratu baikenduan gaia.

Domund Eguneko II Lasterketa Solidarioan parte hartzea proposatu bajakun be, domeka izanda ez ginanez Ikastolan egongo, “geure lasterketa” egitea pentsatu genduan. Horretarako, astean zehar dorsalak prestatu eta lasterketarako prestaketa-saio batzuk egiten ibili eta gero, barikuan Domunden alde korrika egiteko prest egon ginan. Astear amaitzeko, esperientzia polita.