SANTIMAMIE ETA EKOETXERA BISITA | Begoñazpi egunez egun
(+34) 94 400 53 00

SANTIMAMIÑE ETA EKOETXERA BISITA

  • SANTIMAMIÑE ETA EKOETXERA BISITA
  • SANTIMAMIÑE ETA EKOETXERA BISITA
  • SANTIMAMIÑE ETA EKOETXERA BISITA
  • SANTIMAMIÑE ETA EKOETXERA BISITA
  • SANTIMAMIÑE ETA EKOETXERA BISITA
  • SANTIMAMIÑE ETA EKOETXERA BISITA
  • SANTIMAMIÑE ETA EKOETXERA BISITA
  • SANTIMAMIÑE ETA EKOETXERA BISITA
  • SANTIMAMIÑE ETA EKOETXERA BISITA
42021ko azaroak

Aste honetan, Lehen Hezkuntza 5. mailako ikasleok, Santimamiñen eta Ekoetxea Urdaibain egon gara. Bertan, aurrehistoriako eta lantzen gagozan``Gu sortu ginan enbor beretik sortuko dira besteak be´´ proiektuagaz lotura edota zerikusia daben edukiak ikusi eta ikasi ezeze, honeek aztertu eta sakondu be egin doguz.

Santimamiñeko kobazuloan, gure arbasoen bizimodua ezagutzeaz gain, paleolitoko labar pinturak bisita birtual baten bidez ikusi doguz. Santimamiñeko bisita egin ostean, Busturiko Dorre Madariagan dagoan Ekoetxea Urdaibaira abiatu gara. Bertan sua egiteko zenbait teknika ikasi doguz baita aurrehistoriako lanabesak egin be. Gainera, honek guztiak, lehen gizakiaren eta biodibertsitatearen arteko hartu-emona ikusarazi eta ahalbidetu deusku.

Modu honetan, aurrehistoriara egindako “bisita honi” esker, Ikastolan ikasitakoa bertatik bertara ikusi eta ezagutzeko aukera ederra izan dogu. Esperientzia aberasgarria danontzat.