Azken aste bietan, LH 1., 2. eta 3. mailetako familiek ikasgeletan ezarri eta irakasten dogun Matematikako Singapur metodoa etxeetara hurreratu eta bertatik bertara aztertzeko abagunea izan dabe.
Metodo honen ardatz eta oinarri nagusia, ikasleek zer egiten daben ulertzea da, hau da, bai sinbolo matematiko bat erabiltzen dabenean, bai eragiketa bat egiten dabenean entelegatzea. Horretaz gain, arrazoitzen jakitea eta problemak ebazteko dabezan ezagutzak aplikatzen jakitea be ezinbestekoa izango da.
Guztira izan diran lau saioak, euskaraz, bi eta gaztelaniaz, beste bi, oso aberasgarriak izan dira familientzat nahiz irakasleentzat. Gurasoek metodoaren alderik teorikoenaren barri jaso ezezik, etxean seme-alabekin praktikan zelan jarri be ikasi dabe. Polikubo eta bloke hamartarrak erabiliz, zenbakikuntza, batuketa, kenketa, biderketa eta problemen ebazpena bezalako kontzeptuak beste ikuspegi batetik landu doguz.