ESKOLARTEKO XAKE TXAPELKETA BEGOAZPI IKASTOLAN | Begoñazpi egunez egun
(+34) 94 400 53 00

ESKOLARTEKO XAKE TXAPELKETA BEGOÑAZPI IKASTOLAN

  • ESKOLARTEKO XAKE TXAPELKETA BEGOÑAZPI IKASTOLAN

212022ko otsailak

Aurreko domekan, zezeilaren 13an, Begoñazpi Ikastolan izan zan Bizkaiko Xake Federazioak antolatutako benjamin, kimu eta haur kategorietako Bizkaiko Foru Aldundiko Eskolarteko Jokoen Xake Txapelketako 2. guneko lehen jardunaldia.

Goizeko 09:30ean hasi zan txapelketa honetan, guztira 146 jokalarik parte hartu eben. Honeexek izan ziran kategoriak eta kopuruak: 19 jokalari haur kategorian, 53 jokalari kimu kategorian eta 74 jokalari benjamin kategorian. Suitzar sistema izan zan txapelketako lehia-sistema. Horregaitik, ba, parte-hartzaile bakoitzak 5 xake partida jokatu ebazan, guztira 360 partida jokatu ziralarik.

Xake txapelketan, Begoñazpi Ikastolako 23 ikaslek parte hartu eben, hots, DBH 1. mailako 4 ikaslek, LH 5. eta 6. mailako 6 ikaslek eta LH 3. eta 4. mailako 13 ikaslek. Ikasle askok Eskolarteko Xake Txapelketan parte hartu dauan lehen aldia izan da eta benetan be, xakeaz gozatu egin dabe.
Bizkaiko Foru Aldundiko Eskolarteko Xake Txapelketako 2. guneko bigarren jardunaldia, martiaren 6an jokatuko da. Tokia, oraindik, zehazteke dago.