2023/2024 IKASTURTEA

BARATZE BASERRI ESKOLARA

BARATZE BASERRI ESKOLARA

Azken asteotan lehen zikloko ikasleok Baratze Baserri Eskolara joan gara gaua pasatzera. Bertan hainbat jarduera egin doguz, esaterako, baratzean lanean eta zaldian ibili gara, basoko ibilbidetxoaz gozatu dogu, eskulanak egin doguz, animaliak zaindu eta gobernatu doguz...
Aurrekoaz gain, talde lanean be jardun dogu, besteak beste, jantokiko mahaiak prestatu eta jaso doguz, jantokia garbitu dogu, logelak atondu, ostean maletak prestatu doguz... Dana dala, dana ez da lana izan! Naturan, lagunekin eta irakasleekin jolastu zein gozatu be egin dogu eta.
Neka-neka eginda itzuli garan arren, barriro joateko prest eta gogotsu gagoz.


 

ARGAZKI GALERIA

BARATZE BASERRI ESKOLARA BARATZE BASERRI ESKOLARA BARATZE BASERRI ESKOLARA BARATZE BASERRI ESKOLARA BARATZE BASERRI ESKOLARA