Aste honetan, hiru urteko umeek ikasturte honetako lehen txangoa egin dabe. Maiatzaren 10ean Guggenheim Bilbao Museora joan, barrura sartu eta bertan dagozan zenbait espazio ikusi eta arakatu dabe. Hori bai hori gozamena! Gelan lantzen gagozan proiektuari lotutako urteera izan danez, ikasleek bertatik bertara ikusi eta bizi izan dabe aldez aurretik landutakoa. Egunari amaiera emoteko, eguraldia lagun, Artxandara igon eta bertako landetan jezarrita jan dabe ogitartekoa.
GUGGNHEIM BILBAO MUSEOAN GORA-BEHERA, ATZERA-AURRERA
132022ko maiatzak