ZUGAZTIETAN IZAN GARA
Aste honetan DBH 1.mailako ikasleak Zugaztietako aterpetxean izan dira. Eguraldia lagun izan ez badabe be, hainbat ekintza egiteko gogoa izan da nagusi egonaldian. Meatzaldeko historia zein istorio interesgarriak entzun eta ikasi ezeze, bertako parajeak ezagutu eta euskal kulturagaz lotura zuzena daben jarduerak be burutu dabez; talo-tailerra edota txalaparta-tailerra, berbarako.
Zalantza barik ikasleek gogotik gozatu daben urteerea!