Eskola-jazarpenari buruzko tailerra

Aste honetan, Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleok eskola-jazarpenaren gaineko tailerra eta hitzaldia izan dogu. Ikastolara, A.E.P.A.E. alkarteagaz lanean dagozan psikologa bi etorri jakuz, Raquel eta Adriana. Eskola-jazarpena zer dan eta eskola-jazarpenaren zenbait profil landu ezezik, hainbat dinamika be egin dogu.