Aurten DBH 1 eta 2ko ikasle batzuek Bilboko Udalak antolatzen duen Mikoleta ipuin lehiaketan parte hartu eben. Aurkeztutako lanak gai erabat librean egindako ipuinak izan behar ziran eta euskaraz idatziak.
Aurtengo edizinoan, DBH 1Dko Paula Arostegi ikasleak lehenengo saria eskuratu dau C modalitatean (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak) “Zergatik nik?” izenpean aurkeztutako lanagaitik. Hori dala eta, irabazleari alkartasuna adierazteko asmoz Begoñazpi Ikastola Bilboko udaletxean ospatu dan sari-banaketara hurbildu da.
Zorionak Paula!
RAFAEL MIKOLETA IPUIN LEHIAKETAN, GURE IDAZLEAK IRABAZLE
272022ko maiatzak