Bagilaren 3an, barikua, Euskal Dantzetako Alardea izan genduan Ikastolan. Gure dantzari gazteenek, ikasturte osoan ikasitako hainbat dantza erakutsi eutsen gurasoei.
Pandemia dala eta, jarduera hau egiteari itzi behar izan geuntsanez, zenbait dantzarik dantza egiteari izteaz gain, beste hainbatek dantzak eurak be ahaztu egin dabez. Beraz, orain eta zer esanik ez, hemendik aurrera, dantzari ekiteko dantzak berreskuratzeko zein dantzariak animatzeko be lanean hasi gara.
Datorren ikasturtean gehiago eta hobeto!
DANTZA ALARDEA
62022ko ekainak