Gure artista gaztetxoak, ikasturte hasierako urduritasun eta egonezina alde batera itzi ondoren, eguneroko dinamika aberats eta erakargarrian goitik behera murgildu jakuz.
Urte biko umeek hainbat leku egoki eta ezin hobe dabez egunerokotasunaz gozatzeko eta pozik ibiltzeko, jarduera ezbardinak burutzeko leku aproposak!
Eguneroko dinamikaren abiapuntua jolasa danez, hainbat proposamen didaktiko izango dabez Ikastolako eremu guztietan.
Aurrekoaz gain, ikasleek esperimentazio tailerrak egiteko modua be badabe. Beste beste, urtaroakaz lotura daben ideiak edota kontzeptuak irizpidetzat hartuz, tailer multisentsorialak burutuko dabez.
Gozatu, sentitu eta ekin!