Londresera noa proiektua | Begoñazpi egunez egun
(+34) 94 400 53 00

LONDRESERA NOA PROIEKTUA

  • LONDRESERA NOA PROIEKTUA
  • LONDRESERA NOA PROIEKTUA
  • LONDRESERA NOA PROIEKTUA
  • LONDRESERA NOA PROIEKTUA
  • LONDRESERA NOA PROIEKTUA
312023ko urtarrilak

Lehen Hezkuntza hirugarren mailako ikasleok proiektu zoragarri baten guztiz murgilduta gagoz: Londresen bizi dan osabarenera joango gara. Horretarako hainbat zeregin egin ezezik, ikasi be egin beharko dogu, besteak beste, osabagaz hartu-emonetan jarri, komunikabideen barri jaso, hara joateko garraiobide egokiena bilatu, bidaia egiteko behar dan guztia prestatu: dokumentazioa, aurrekontuak atera, maleta prestatu… Horren harira, inguruan doguzan komunikabide eta garraiobide munduaren barri izateko, ibilalditxo batzuk be egin doguz. Esaterako, EITB egoitzara, Bilbobusera eta Intermodalera joan eta bertatik bertara ikusi doguz.
Bidaia hau Aste Santuan egitekoak garanez, eten barik jardun beharko dogu lanean. Hau bai hau abentura, ederra bezain zoragarria!