BITARTEKARI-ARTEKARI, BIZIKIDETZA SARI
Ikasturte honetan LH 4-5 eta 6.mailetan, Ikastolak dauan bizikidetza proiektuko atal nagusietakoa dan bitartekaritza proiektuari ekin deutsogu. Zerbitzu honek jolas-orduetan, umeen arteko txarto ulertuei edo gatazkei erantzuna emon gura badeutso be, azpimarragarriena, arazoak kudeatzen zein bideratzen lagunduko dabenak ikasleak eurak dirala da. Horretarako, arazo baten aurrean konponbidea bideratzen laguntzeko prest egongo diran eta ikasleek eurek hautatutako LH 5. eta 6.mailako zenbait ikasle izango doguz bitartekari. Boluntarioak diran bitartekari honeek emongo daben zerbitzua sarritan erabili ahalko dabe ikasleek, euren arteko gatazkak konpontzea zein bizikidetzarako tresnak edota baliabideak jasotzea garrantzitsutzat jotzen baitabe. Datorren ikasturtean be, gogoz ekingo deutsogu proiektu honi!