BIZKAIKO FLYSCH-A
Urriaren 18an, Batxiler 2.mailako Geografia irakasgaiko ikasleak bertako flysch-a ikusi eta honen barri jasotera Getxotik Sopelara joan jakuzan. Ekobidea Elkarteak bideratuta, flysch-a ikusi, aztarnak ikutu eta guztia aztertzeko ibilbidea egin genduan bai itsaslabarrean, bai hondartzan; besteak beste, noiz sortu zan, sortzeko beharrezkoak diran baldintzak edota ezaugarriak zein diran azaldu euskuen.
Hasiera baten, helburu nagusia, ikasleei edukia eta geologia hurbiltzea bazan be, urteera honen bidez, ikasleak ingurumena zaintzeak dauan garrantziaz kontzientzia hartzea be lortu genduan. Bide batez, ikasleek Euskal Herrian dogun aberastasun geologikoaz ohartzea eta hau baloratzea be aintzat hartu ebela azpimarratu behar dogu. Gogoratu: Lurra zaintzea danon lana da.