SANTIMAMIÑE ETA EKOETXERA JOAN-ETORRIA
Aste honetan, Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleok Santimamiñen eta Ekoetxea Urdaibain egon gara. Bertan, ``Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak be´´ historiaurreko proiektuagaz lotutako edukiak ikusi eta sakondu ahal izan doguz. Santimamiñeko kobazuloan, gure arbasoen bizimoduaren barri jaso ezeze, paleolitoko labar pinturez gozatu be egin dogu. Santimamiñetik, Busturiko Dorre Madariagan dagoan Ekoetxea Urdaibaira abiatu gara. Hemen, sua egiteko teknikak ikusi eta ikasi ondoren, historiaurreko lanabesak egiteko aukera emon deuskue. Modu honetan, historiaurrera egindako “bisita honi” esker, Ikastolan ikasitakoa bertatik bertara ikusi eta ezagutzeko modua izan dogu. Esperientzia aberasgarria danontzat.