2024/2025 IKASTURTEA

Ikastolaren agurra

Ikastolaren agurra

Ikasturte barri hau berezi-berezia izango da, azken urteotako lanari ekinez, hobekuntza pedagogikoan sakontzen jarraituko baitogu. Hain aldakorra dan gizarte honetan, ikasleen urteera-perfila kontuan izanik, derrigorrezkoa dogu ikasleen garapen pertsonala zein akademikoa zehatz-mehatz aztertzea eta beharrezkoak diran arloetan hobekuntzak identifikatzea, zuzentza eta aurrera egitea. 

Gainera, urtez urte, geurea dogun alkarbizitza eredua osotu ezezik, indartu eta erabiltzeari be ekingo deutsogu. Honen adibide, Deituak edo Bitartekaritza proiektuak izango dira. Halanda be, arlo hau, proiektu barriak martxan jarri ahala aldatuz joango da.

Era berean aipatu, Bigarren Hezkuntzako eredu pedagogiko barria (IB eredua) guztiz hedatu dala. Eredu honek hainbat hausnarketa eta hobekuntza eragin eta ekarri dauz. Beraz, ikasturte amaieran, IB ereduan prestatutako lehen belaunaldia izango dogu. Badakigu, barrikuntza guztiek, erakargarriak izan arren, inplementazio eraginkorra izango dabena, denbora behar izango dabena. Hori guztia, alkar ulertuz eta konfiantza agertuz lortuko dogu. Hori dala eta, bide honetan gugan izandako konfiantzagaitik eskerrak emon nahi deutsueguz. 

Egunerokotasunean Ikastola osotzen dogun guztion konpromisoa egunero erakusten ahaleginduko garala gogoratuz, ikasturte ona izan daigula guztiok.

Zuzendaritza Taldea.
 

ARGAZKI GALERIA

Ikastolaren agurra