2024/2025 IKASTURTEA

Txikienak hasi dira

Txikienak hasi dira

Iraila beti izaten da aldaketen sinonimo. Oporrak alde batera itzi eta, ilusioz, eskola, lagun eta eskolaz kanpoko jarduerei ekiteko zein asteburuetan lagunekin planak egiten eroango gaituan errutinari barriz helduteko unea izaten da.

Ikastolan lehen aldiz sartzen diran urte bi eta hiruko ikasleei, errutinara itzultzeaz batera urduritasuna, ziurgabetasuna eta sentsazio kontrajarriak agertzen jakez sarritan; izan be, irailak aurrera egin ahala, Haur Hezkuntzan gainditu beharreko erronkarik handienari aurre egin behar izaten deutsie, egokitzeko aldiari, alegia.

Honeek, egun konplexuak izaten dira. Ikastolako txikitxoenentzat andereño, maisu eta ikaskideekiko hartu-emona ezezik, espazio fisikoa be barría izaten baita. Dana dala, nekezena, ordu batzuetan aita-amengandik  banatzea izaten da.

Momentu horreetan, beldurra, larritasuna eta urduritasuna bezalako emozioak izaten dira txikitxoen artean nagusi.  Hori dala eta, aita, ama, andereño eta maisuok dogun onena emon behar izaten dogu. Enpatia, hurbiltasun, maitasun eta bakoitzaren erritmoa errespetuz, ahalik eta arinen segurtasunez sartzen laguntzeko nahiz lagun egiteko.

Baina  konplexuak izan diran lehen egunak emon ostean, gure txikienak Ikastolako egunerokotasunaz gozatzen ikusten doguz. Ikasgelako zenbait dinamika eginez, hala nola, errutinak, zirkulazio librea, psikomotrizitatea, tailerrak… urte 2 eta 3 urteko geletan sartzea, poz eta gozamen aurpegiak ikustearen sinonimo da.

Txikienak holan gozatzen ikusteko egindako lan onagatik, barriz be zorionik beroenak andereño, maisu eta familioi!

ARGAZKI GALERIA

Txikienak hasi dira Txikienak hasi dira Txikienak hasi dira Txikienak hasi dira Txikienak hasi dira Txikienak hasi dira Txikienak hasi dira Txikienak hasi dira