DBH-N PROIEKTU PERTSONALA

DBH 4.mailako ikasleak Bitarteko Ikasketa Programaren azken urtean sartu dira aurten eta Proiektu Pertsonala egiten hasi dira. Euren gogokoa dan gai bati buruzko ikerketa osatu beharko dabe, era berean IB ikasketa komunitateko perfilaren ezaugarriak garatuko dabezalarik. BIP programagaz azken lau urteetan landutako trebetasunak, oraingoan era autonomoan jarri beharko dabez praktikan.
Erronka pertsonala izango dan arren, ikasle bakoitzak proiektuko tutore bat izango dau prosezuarekin laguntzeko eta beharrezkoak diran pausuak emoteko. Abenduaren 19an ikasleen proiektuen ekoizpenak ikusgai egongo dira Ikastolan eta ateak zabalik izango dozuez lan guztiak ikusi ahal izateko.