Deituak: borondatezko lanak egiteko programa daborduko, hasita!
Ikasturte honetan be, aurrekoetan lez, Batxilergoko lehen mailako ikasleak Bizkaiko hainbat alkarte eta erakundetan ezezik, Elizbarrutiak antolatzen dauzan zenbait ekimenetan be boluntario lanetan ibiliko dira. Jarduera honeek guztiak, erlijio ikasgaiak sustatutako DEITUAK izeneko programak batzen dauzala nabarmenduko dogu.
Urriaren 16an Ikastolan izan genduan mahai-inguruan, hainbat alkartetako arduradunak etorri jakuzan. Bizkaiko Caritaseko Olatz Hilariok haurrakaz landuko dabezan PASE proiektuak zer diran azaldu euskun; Aurrekoaz gain, KOOPERA dendetan laguntzeko zein nagusiakaz alkartzeko Bizi Bete proiektua be eskainiz.
Txurdinagako Caser, Aita-Menni taldeko Txurdinagabarri eta Basauriko Bizkotxaldeko nagusien egoitzek be, belaunaldien arteko alkarraldaketa proiektuetan parte hartzeko gonbita egin euskuen.
Azkenik, Ikastolagaz hainbat programa eta esperientziatan lagun doguzan Bizitegi Elkarteko kideek, Uribarri nahiz Otxarkoagako lokaletan egiten daben lana aurkezteaz gain, antolatzen dabezan tailerretan laguntzeko modua be azaldu euskuen: kutxak egiteko tailerrak, irratia, paseoa, kirol-ekintzak…
Mahai-inguruan entzundako esperientziez gain, ikasleek beste jarduera batzuk be egin ahalko dabez, besteak beste, DBHko ikasleei eguneroko lanean lagunduz, Begirale Ikastaroa eginez, Guraso Alkarteak antolatutako ekintzetan, Gabonetako Roskoi Solidario, Scout, parrokia, kirol-talde eta erakundeetan lagunduz…
Ikasturtean zehar, jakitun egon zaitezen, gure ikasleek zein lan egiten daben azalduko deutsuegu. Bitartean, aurreko ikasturteetan izandako esperientzien gaineko informazioa gura badozue, Barrikuntzaren Arbelako podkast-a entzun daikezue: https://www.begonazpi.org/barrikuntzaren-arbela/podcast