2024/2025 IKASTURTEA

5 urtekoen Zur eta lur, zaindu Amalur proiektua

5 urtekoen Zur eta lur, zaindu Amalur proiektua

Bost urteko geletako umeak ingurumenari buruzko “Zur eta Lur zaindu Amalur” proiektuan murgilduta dagoz. Metodo zientifikoaren bidez, hau da, hainbat esperimentu eginez, berotegi-efektua, euri azidoa zein  klima-aldaketaren ondorioak zein diran ikasten hasi jakuz.

Proiektu honen xedea, ikasleek kontsumo arduratsua izatea zein gizakion ekintzek Lur planetan daben eragina zenbaterainokoa dan jakitea eta horretaz hausnartzea izango da. Adibidez, gitxiago kutsatzeko, eguneroko zereginetan zenbait ohitura aldatu behar dogula ikasi dabe. Horregaitik, ba, ur eta argi-kontsumo arduratsua egingo dabe, zaborra paperontzi desbardinetan sailkatuz eta natura zainduz; gainera, plastiko gitxiago xahutzeko asmoz, oihalezko poltsak atera eta Ikastolako familientzat salgai jarri dabez; bildutako diruagaz, Ikastolako lorategiak garbi mantentzeaz gain, landarak eta loreak be sartuko dabez.

Oso erakargarria eta interesgarria dan proiektu honek, ikasleak kontzientziatzea lortuko dau; aste honetan eta Amalurrari laguntzeko helburua izanik, eguraldia lagun eta gogo biziz, Gorlizeko hondartzara hurreratu dira, bertan egon diran hondakinak batu eta birziklatzera; azken baten, hondartzak garbi mantendu behar doguzala ikusi eta ikasi dabe. Nahiz eta oraindik be lan handia dagoala egiteke konturatu, egun polita eta berezia izan da. Amalur gure esku dago…lagunduko deuskuzu?

Begoñazpi Ikastolan ingurumena zaintzea gogoko dogu!

ARGAZKI GALERIA

5 urtekoen Zur eta lur, zaindu Amalur proiektua 5 urtekoen Zur eta lur, zaindu Amalur proiektua 5 urtekoen Zur eta lur, zaindu Amalur proiektua 5 urtekoen Zur eta lur, zaindu Amalur proiektua 5 urtekoen Zur eta lur, zaindu Amalur proiektua 5 urtekoen Zur eta lur, zaindu Amalur proiektua 5 urtekoen Zur eta lur, zaindu Amalur proiektua 5 urtekoen Zur eta lur, zaindu Amalur proiektua 5 urtekoen Zur eta lur, zaindu Amalur proiektua