2024/2025 IKASTURTEA

Gela egonkorra, hezkuntza-premietara egokitutako espazioa

Gela egonkorra, hezkuntza-premietara egokitutako espazioa

Dibergente berbaren esanahia bilatu ezkero, «komunetik aldentzen edo urruntzen dan zozer» dala azaladuko jaku. Horregaitik, ba, Ikastola identifikatzeko ikur izan daitekelakoan gagoz.

Ikasle guztiei kalidade zein bidezkoa dan hezkuntza eskaintzeko konpromiso leialari eutsiz, ilusinoz zein erantzukizunez aurkeztu gura dogu Ikastolako esparru barri hau. Mundua inoiz aztertu ez dogun ikuspegitik begiratzera gonbidatzen gaituen eta komunetik aldentzen diran ikasleei bideratu dogun gela egonkorra.

Hezkuntza-premietara egokitutako espazio honek, gela arruntak bermatuko ez dauan errespetuzko giroa eskainiko deusku. Bertan, mundua zentzumen-aniztasun handienetik arakatuko da, bakoitzaren ikasteko erritmoak errespetatuko dira bereziki; izan be,  espazioaren malgutasunak garapen- eta ikasketa-prozesuak optimizatzen dabezan egokitzapenak egiteko modua emongo deusku.

Azken baten, bai Ikasleak, bai familiak, mundua ulertzeko moduak eta euren errealidadetik ondorioztatzen diran beharrak babestu ezezik, balioetsi be egingo dauzan hezkuntza-komunitateko kide dirala sentidutea gura dogu.

Era berean, komunidade honetako kide garenok erronka barri honetan alkarregaz hazteko modua ezeze, egokiera be ikustea eta horretaz jabetzea gura dogu. Ikastola aldaketa-gune izanik, persona guztiok ondo hartuak eta oinarrizko ardatz moduan baloratuak izango gara.

Aurten hasiko dogun bide barri honen bidez, inklusinoa nabariagoa izango dauan etorkizunari zabalduko deutsogu atea. Aniztasunarekiko arreta, inoiz baino gehiago, aurrerapena bultzatzen dauan motor izango dogu, Ikastolaren historiari aurrera egiten eta gizartea eraldatzen lagunduko deutson beste hondar-ale bat gehituz.

Erdu ezagutzera!

ARGAZKI GALERIA

Gela egonkorra, hezkuntza-premietara egokitutako espazioa Gela egonkorra, hezkuntza-premietara egokitutako espazioa Gela egonkorra, hezkuntza-premietara egokitutako espazioa Gela egonkorra, hezkuntza-premietara egokitutako espazioa Gela egonkorra, hezkuntza-premietara egokitutako espazioa Gela egonkorra, hezkuntza-premietara egokitutako espazioa Gela egonkorra, hezkuntza-premietara egokitutako espazioa Gela egonkorra, hezkuntza-premietara egokitutako espazioa Gela egonkorra, hezkuntza-premietara egokitutako espazioa Gela egonkorra, hezkuntza-premietara egokitutako espazioa