Bokal Jaia
Haur Hezkuntzan jorratzen dan Idazketa-irakurketa prozesua argi eta garbi jartzen jaku agerian Eduardo Herreraren “Encodigo” metodoa erabiltzen dan bost urteko geletako ikasleengan. Metodo erakargarri honek, arbel digital zein jolasen bidez, hizki guztiak letra xehean lantzen badauz be, ikasleak ikasteko guztiz motibatuta ezezik, sekulako jakin-mina izatea be eragiten dau.
Bai familiak, bai ikasleak alkarlanean jardutea xede izanik, ikasketa-prozesu honetan parte hartzaile izateko zein umeen garapenean idazketa-irakurketa zein garrantzitsua dan nabarmentzeko, bost urteko ikasleek bokalak ikasi ondoren, aita-amak “bokal jaia” ospakizunera gonbidatu genduzan.
Jaialdian, hainbat jarduera burutu genduzan, besteak beste, bokalen bingoa, “bokal honetatik hasten dan hitza aurkitu” jolasa eta desfilea. Desfilerako ume bakoitzak, aldez aurretik aukeratutako bokala kontuan hartuz, arropa sortu eta honi irudi desbardinak txertatu deutsoz. Zelan eta zenbat gozatu eben bizi-bizia izan zan desfileaz umeek zein familiek!
Animatu eizuez umeak irakurtzera, mundua ezagutu eta irudimena garatuko baitabe! Gogoratu: eredu gara!