Arimen Gaua
Joan dan eguenean, zemendiaren 31, Ikastolan Arimen Gaua ospatu genduan. Horretarako, Haur eta Lehen Hezkuntzan, hainbat jarduera antolatu genduzan.
Etapa bi honeeetan, egun berezi hau aitzakia izanik, beldurrak landu, identifikatu eta kanporatzeko gai izan ginan.
Aurreko guztia egin ondoren, Lehen Hezkuntzan idatziz eta Haur Hezkuntzan gaztainak eta pinaburuak erabiliz, ikasle bakoitzak bere beldurrak islatu ebazan. Beldurrak galdu genduzala adierazteko, zer hoberik gaztainak eta pinaburuak erretzea baino? Horretan ibili ginan, ba.