Haur Hezkuntzan, Ateak Zabaltzeko Egunak
Ikasturte guztietan bezala, barriro izango doguz familiak Ikastolan. Dakizuenez, familiak ikasgeletara hurreratu eta ikasgeletan eguneroko dinamikan behatu eta parte hartzeko erronka dogu.
Ateak Zabaltzeko Egunetan hainbat izaten dira Haur Hezkuntzako zein Lehen Hezkuntzako familientzat antolatzen doguzan jarduerak. Oraingoan 4 eta 5 urtekoen ikasgeletan egin doguz jardunaldiok.
Honeek, egun garrantzitsuak izaten dira, Ikastolako zutabe nagusiak, hau da, ikasleak, familiak eta irakasleak, bildu eta egun ederra bezain gozagarria izaten dabe eta.
Jarduera hau be, Begoñazpi Ikastolak familiekiko gardentasun eta gertutasunaren aldeko konpromisoaren adibide da.