2024/2025 IKASTURTEA

2024ko Begoñazpi Ikastolako Gazte Role Model Sariaren XV. edizioko sarituak: Rakel Mateo triatleta paralinpiko bizkaitarra eta Aitor Alapont enpresaria

2024ko Begoñazpi Ikastolako Gazte Role Model Sariaren XV. edizioko sarituak:  Rakel Mateo triatleta paralinpiko bizkaitarra eta Aitor Alapont enpresaria

Hamabosgarren edizio honetan, "Gazte Role Model Saria", Begoñazpi Bilboko ikastolak konpromiso soziala eta balio profesionalak aintzatesteko urtero emoten dauan saria, Rakel Mateok, Parisko 2024ko paratriatloian hamargarren postuan geratu zan triatleta bizkaitarrak eta Aitor Alapontek, P4Q multinazional bizkaitarraren sortzaile eta enpresariak jasoko dabe.

 

Sari-banaketa ekitaldia abenduaren 4an, eguaztena, arratsaldeko 18:30ean Bilboko ikastolan izango da (Jesús Galíndez 15, -Txurdinaga- Bilbo). Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala,  bertan izango dira, besteak beste, Ainara Basurko Ekonomi Sustapenerako foru diputatua, Lucia Torrealday Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordea eta Bilboko Udaleko ordezkari bat.

Rakel Mateok “gizarte konpromisoa” kategoriari jagokon saria jasoko dau. Aitor Alapontek, barriz, “ekintzailetzakategoriari jagokona. Sari bi honeek dira ezagutza eta esker ona aintzat hartzen dabenak.

Euskadiko bizitza profesionaleko eta sozialeko zazpi kide garrantzitsuk osatutako epaimahaiak, Rakel Mateo Uriarte (Mungia, 1975) triatleta paralinpikoaren dedikazioa, ahalegina eta etengabeko gainditzea azpimarratu dauz, konpromiso, erantzukizun eta lanaren eredu.

ARGAZKI GALERIA

2024ko Begoñazpi Ikastolako Gazte Role Model Sariaren XV. edizioko sarituak:  Rakel Mateo triatleta paralinpiko bizkaitarra eta Aitor Alapont enpresaria