Juan Mari Aburto alkateagaz batera, Bilbao Gazte Take Action
DBH 4. mailako hainbat ikaslek, Bilboko “Gazte Take Action” programaren jardunaldian parte hartu eben. Ikasleak, Bilboren etorkizuneko erronkak identifikatzeko bildu baziran be, saioa Juan Mari Aburtoren bisitarekin amaitu zan.
"Bilbao Gazte Take Action” 2030 Agendaren testuinguruan sentsibilizazioa sortzeko udal-programa da, hau da, Bilboren Balioen Agirian jasotako balioak sustatzeko ekimena. Programa honek gazteen parte-hartzea bultzatzen dauanez, egungo gizarteak dauzan gizarte- eta ingurumen-erronkez jabetzea ahalbidetuko deutse.
Ekimen honen metodologiaren oinarria joko esperimental, sortzaile eta ekintzailea da; bertan, taldekide bakoitzak rol bat dau, guztien artean jardueraren dinamizatzaileek aurkezten deutseezan egoerak ezezik, erronkak be ebatzi beharko dabezalarik.
Iturria: Bilboko Udaleko webgunea: Bilbao.eus