Lau urteko ikasleen familiakaz batera, emozioen kudeaketa
Lau urteko geletako ikasle zein irakasleok, “Piztu gure barruko unibertsoa” proiektua lantzen gagozala eta, emozioen kudeaketari ekin deutsogu. Jardueren artean, lasaitzeko zenbait teknika ikasi eta erabili doguzanez, danon artean jorratzeko tekniketako bat aurrera eroateko, hau da, haize-errota bat egiteko, gurasoak gonbidatu doguz. Sekulako esperientzia izan da bai familientzat, bai txikitxoentzat. Artista hutsak gara!