Ikasleak kazetari: 6. mailakoen irratsaioa abian da!

Lehen Hezkuntza 6. mailako ikasleek euren ahotsa entzunaraztea erabaki dabe. Horretarako, irratsaioa prestatzea baino hoberik, bai? Gainera, proiektu honen helburua, euskara erabili eta egitea ezezik,komunikazio-trebetasunak garatzea zein talde-lana sustatzea be izan da.
Abendutik hona, ikasleek irratsaioaren edukiak prestatzen jardun dabe: alkarrizketak, albisteak, iritziak.., Lehen Hezkuntzako ikasle guztien urtebetetzeak batu eta sailkatzeaz gain, musika-tarteak be landu eta jarri dabez.
Aldi berean, argi eta garbi erakutsi dabe hizkuntzarekiko konpromisoa, programa guztiak euskeraz egin baitabez.
Zer esanik ez, proiektuari amaiera emoteko, teknologia barriak erabili dabezala eta irakasleen laguntzaz, edizio-prozesua be jorratu eta ikasi dabela. "Hasieran gatxa izango zala iruditu jakun, baina emaitza ikusita, harro gagoz" azaldu dau ikasle batek.
Astean hirutan izaten diran irratsaiook, LH 6. mailako familien artean harrera bikaina izan dabe. "Pozgarria da gure seme-alaben lana entzutea; harro gagoz egiten daben lanaz," esan dau zenbait gurasok.
Komunitate osoa batu dauan proiektu hau, ikasleek euskara erabiltzeko zein sustatzeko tresna bikaina da. "Euskara bizitzeko modu bat danez, irratiari esker, gure ahotsa urrunago iritsiko da" adierazi dabe ikasleek.
https://view.genially.com/673c54e82e4ef14adcf5ac0e/interactive-content-irratsaioak-lh-6