Guraso Alkarteak, Ikastolak eta Nahiartek antolatutako lehen Gabon postal-lehiaketa

Abenduan, Guraso Alkarteak familian parte hartzeko Gabon postalen lehiaketa antolatu eta aurrera eroan eban. Helburu nagusia, familia batu eta sormenez, Gabonetako espirituren eta berezkoak doguzan baloreen gaineko hausnaketa egitea izan zan.
Irudiotan, txapelketa irabazi eben bost postalak ikusi daikezuez. Nahiarteko adituek izan ziran lehiaketako oinarriak kontuan hartuz, postalok sailkatu ebezanak.
Era berean, ekimen honetan parte hartu zenduen familia guztioi, eskerrik beroena emon gura deutsuegu. Eta zelan, ez! saridunok opariaz gozatu izana espero dogu.
Hurrengoan be parte hartzera gonbidatuz, Urte Barri ona opa deutsuegu.
Begoñazpiko Guraso Alkartea.
Caritaseko errege-opil solidarioarekiko alkartasuna
Batxilergoko Ikasle talde batek alkartasun keinua izan eben plaza Barrian izan zan errege-opilaren banaketan. Dana dala, opila eta txokolate beroa banatzeaz gain, goizean zehar izan ziran ume zein helduentzako tailerretan be laguntzen ibili jakuzan. Eskerrik asko, neska-mutilok! Lan bikaina, benetan.