Emon izena Guraso Alkarteak antolatutako Guraso Eskolan!
Dakizuenez, seme edo alaba bat izateak, bizitzako arlo guztietan hazten laguntzea eskatuko deusku. Dana dala, batzuetan zalantza, kezka edota segurtasunik eza izango dogu: Ondo ete nabil? Zer da benetan nire alabak edo semeak behar dauana?
Horregaitik, eta gure seme-alaben hazkuntza eta hezkuntza prozesuan familioi laguntzeko asmoz, Guraso Alkarteak Begoñazpi Ikastolako Guraso Eskola antolatu dau.
Haur eta Lehen Hezkuntzako gurasooi zuzendutako ikastaro honek ez dau jarduerak egiteko modua ezarri nahi, ezta inor errudun sentiaraztea be. Xedea, eguneroko egoerak aztertzea ezezik, horreek oinarri izanik, jarraibideak eta irizpide erabilgarriak ateratzea be izango da. Azken baten, seme-alaben hazkuntza segurtasun eta gogobetetasun handiz bizitzea nahi dogu.
Ikastaroa Ana Sáenz psikologoak emongo dau. Ikastaroa, astean behin izango diran ordu biko 8 saiok osotuko dabe.
EGUNAK:
- Urtarrilaren 28a
- Otsailaren 4a, 11, 18a eta 25a
- Martiaren 11, 18a eta 25a
ORDUTEGIA:
- 18:00-20:00
PREZIOA: 25€
Gogoratu, izena emoteko formulario hau bete behar dozuela: https://bit.ly/BEGO25
Animatu!


