2024/2025 IKASTURTEA

URTE BIKOEN GELETAN EGINIKO ESPERIMENTAZIOA

URTE BIKOEN GELETAN EGINIKO ESPERIMENTAZIOA

Hiru dira urte bikoen geletan egiteko dogun proposamen pedagogikoaren oinarrizko zutabeak: jolasa, esperimentazioa eta mugimendu librea.
Astero, Ikastolako txikienek, tailer multisentsorialen bidez, urtaroei buruzko ideia, ezaugarri eta kontzeptuak esperimentatzeko modua izaten dabe.  Aste honetan, adibidez, “iluntasun” kontzeptua landu dogu.
Dakizuenez, adin goiztiarretan ideia zein kontzeptu hori, beldurra bezalako emozioekin lotu badaiteke be, Ikastolan poztasun, jakin-min eta segurtasunarekin lotzen dogu.
Esperimentazioan oinarritutako ikaskuntza honek, haurrak euren ikaskuntza-prozesuaz gozatzera gonbidatuko dauz.

ARGAZKI GALERIA

URTE BIKOEN GELETAN EGINIKO ESPERIMENTAZIOA URTE BIKOEN GELETAN EGINIKO ESPERIMENTAZIOA URTE BIKOEN GELETAN EGINIKO ESPERIMENTAZIOA URTE BIKOEN GELETAN EGINIKO ESPERIMENTAZIOA