2024/2025 IKASTURTEA

‘Londresera bidaia’ proiektua hasi da Lehen Hezkuntzan

‘Londresera bidaia’ proiektua hasi da Lehen Hezkuntzan

Lehen Hezkuntza hirugarren mailako ikasleok proiektu zoragarri baten murgilduta gagoz. Londresen bizi dan osaba bisitatuko dogu. Horretarako hainbat zeregin eta jarduera prestatu eta egiten ikasi dogu, hau da, osabagaz hartu-emonetan jarri garanez, komunikazioa zer dan eta inguruan doguzan komunikabideen barri be izan dogu. Bide batez, garraiobideen mundua aztertu dogu, Londresa joateko garraiobiderik egokiena zein dan aukeratu dogularik. Zein izango ete da hara joateko aproposena? Ba, hegazkina dalakoan gagozanez, bidaia egiteko behar dogun guztia prestatu dogu: hegaldiak hartu, dokumentazioa eta maleta prestatu… Aurreko guztiaz gain, inguruko komunikabide eta garraiobideen barri izateko, zenbait ibilalditxo be egin dogu, besteak beste, San Mamesera eta Metro Bilbaora joan gara. Azken egun honeetan, Londresen ikusiko zein egingo doguna prestatu eta antolatzen gabilz: jarduerak, bisitak, aurrekontua Hau bai hau lana eta abentura!

ARGAZKI GALERIA

‘Londresera bidaia’ proiektua hasi da Lehen Hezkuntzan