GORPUTZA, HAU BAI MAKINA! PROIEKTUA

Hiruhileko honetan 5 urteko ikasleoi “Gorputza, hau bai makina” proiektua lantzen gagozala eta, nutrizionista etorri jaku Ikastolara. Eskaini deuskun hitzaldian gorputzari buruzko zenbait eduki, ezaugarri…ikasteaz gain, jaten doguna kontuan izanik, sasoian egoteko hainbat jarraibide be emon deuskuz. Hizketaldia amaitu ondoren, gosari osasuntsua hartu eta gozatzeko modua izan dogu. Era berean, gosarian hartutako elikagaiak aztertu eta gero, honeek elikadura piramidean kokatu doguz. Gainera, bertan izan doguz familiak…. Eguna berezi-berezia izan da, zenbat ikasi eta gozatu dogun!
Osasuntsu bizitzeko, osasuntsu jan!