Arakatzen, arakatzen nire gorputza ezagutzen
Hiru urteko umeak, “Arakatzen, arakatzen nire gorputza ezagutzen” proietuan murgildu jakuz.
Aste honetan, usaimenagaz zerikusia dauan jarduera burutu dabe. Horretarako, gelako zenbait gurasoren laguntza jaso ondoren, etxera eroateko kolonia egin eta prestatu dabe. Jarduera hau ederra bezain atsegina izan da. Esan gabe doa, txikiek biziki gozatu dabela.




