2024/2025 IKASTURTEA

ETXERA ITZULI

ETXERA ITZULI

Badakizue, Ikastolan gure ikasleen adimen emozionalaren garapen egokiak zenbat kezkatzen gaituan, baita horren inguruan zeharka egiten dogun egunerako lana zein dan be.

Horren harira, VEC (Vinculación Emocional Consciente) ereduan oinarrituta egiten dogun lana osotzeko asmoz, emozinoak modu sakonagoan ezagutu, antzeman, aztertu, kudeatu eta ustiatzeko, ilusioa eta lan eskergaz sortutako liburua argitaratu genduan. Jakingo dozuenez, LH 4., 5. eta 6. mailako ikasleak liburua lantzen hasi jakuz. Honen bidez, emozio ezbardinen ezagutza sakonagoa egiteaz gain, hareen gaineko kudeaketa zelan egin daikien be ikasiko dabe.

Liburuak, umeakaz batera “bidaiatuko” dau Lehen Hezkuntza amaitu arte. Ikasleek gelan, modu espezifikoan lan egiteko erabiliko badabe be, behar daben bakoitzean, eskuliburutzat be erabili ahalko dabe, erreferenteen laguntzaz, jakina!

Azaldu barri jaken emozioen unibertso hau, liburua zein erreferenteen laguntzaz, gure umeek bizitza osoan izango dabe lagun. Atera deiogun etekina, ba!

 

ARGAZKI GALERIA

ETXERA ITZULI ETXERA ITZULI ETXERA ITZULI