DBH 1. mailako ikasleak Cáritas eta adinekoei laguntzeko proiektuan murgilduta

Gizarte honetan hain garrantzitsua dan baloreetan oinarritutako hezkuntzak, Begoñazpi Ikastolan hainbat norabide dauz. Oraingo honetan, DBH 1. mailako ikasleak lankidetza bikoitzean murgildu jakuz. Ikastolatik gertu dagoan Caser egoitzak proposatuta, Erlijio ikasgaiko neska-mutilek, adinekoei egiten dabezan eskulanetan lagundu deutse, gero enkantean jarri eta lortutako dirua Cáritasen programetara bideratzeko.
Gainera, Ikastolak Caritasegaz hainbat programatan parte hartzeko aukera ematen deuskuen lankidetza-hitzarmen dauanez, ikasleak behartsuenen onerako diran jardueretan buru-belarri ibiltzen dira. Horregaitik dau Caser egoitzagaz lankidetzan aritzeak zentzu bikoitza.
Ikasleek, lagundu eta lagun egiten deutsie adinekoei, askok bakardadea jasaten dabenez, eurekaz egon eta esaten dabena entzutea beharrezkoa dalakoan gagoz. Bide batez, ikasleek Cáritasek dauzan hainbat programa solidariotan be parte hartzen dabe.