2025/2026 IKASTURTEA

Mallorcako Elizbarrutiko Ikastetxeak Begoñazpi Ikastolara etorri jakuz DBHko BIP ereduaren barri jasotzera

Mallorcako Elizbarrutiko Ikastetxeak Begoñazpi Ikastolara etorri jakuz DBHko BIP ereduaren barri jasotzera

Mallorcako Elizbarrutiko Ikastetxeetako hezkuntza ordezkaritza  Bizkaian izan da martiaren 24an eta 25ean, EBI sarearen kudeaketa eta pedagogia ereduei buruzko esperientziak ezagutu eta partekatzeko.

Mallorcako hezkuntza sareak, EBI ikastetxe eta zenbait ikastola bisitatu dauz metodologia barritzaileen barri bertatik bertara izateko. Besteak beste, Begoñazpi Ikastolan izan dira eta bertan Bitarteko Ikasketen Programa hezkuntza-eredua ikusi ahal izan dabe.

Ekimen honen bidez, Mallorcako eta EBI sareko ikastetxeek ezagutza zein jakintza partekatu eta sendotzeaz gain, hezkuntza eremuko  praktika onak be partekatu dabez. Badakigu, horrek guztiak ikastetxeetan irakaskuntza- eta kudeaketa-ereduak hobetzen lagunduko dauna.

ARGAZKI GALERIA

Mallorcako Elizbarrutiko Ikastetxeak Begoñazpi Ikastolara etorri jakuz DBHko BIP ereduaren barri jasotzera
//Autoplay