Lau urteko ikasleek "Ingurutik etxera, lagundu bidean" proiektuari esker, elikadura prozesuen barri izan dabe

Lau urteko umeek, mahaira heldu orduko elikagaiek izaten daben prozesuaren barri jaso dabe. "Ingurutik etxera, lagundu bidean" izeneko proiektua lantzeari hirihileko honen hasieran ekin eutsien. Lehenengo, Otxarkoagako merkatura joan ziran, bertan zer egoan ikusi, arakatu, eta aztertu ondoren, produktuak, hau da, jakiak etxera iritsi arte, salerosketak zelan egiten diran ulertzeko modua izan eben.
Ondorengo asteetan, hainbat produkturen nondik-norakoak ikusi eta landu dabez, hots, nondik datozan, motak, ezaugarriak... Ikasleek, besteak beste, baserritarrak tomate-landara sartu, bildu, azokara iritsi eta etxera heltzen dan arteko ibilbidea ikusi eta ikasi dabe. Edota ogiak, okinak orea egin eta okindegian guri saltzen deuskuen arte, zein prozesu dauan aztertu dabe.
Gainera, La Gilda del Norte lantegira be joan dira, betiko gildak zelan egiten diran ikusi dabelarik. Hau da, piper-landara berezi hau, piparra, lurrean zelan sartu, bildu, osatu, poteetan sartu eta garraiorako prest dagoaneko prozesu guztia bertatik bertara ikusi dabe.
Beraz, hur-hurretik aztertu eta dagoanaz konturatuz, haurrak gizartea ulertzen hasi dira.