Begoñazpi Ikastola Euskaraldian murgilduta
Maiatzaren 15etik 25era, Begoñazpi Ikastola Euskaraldian (euskeraren erabilera sustatzeko urte birik behingo ekimenean) murgilduko jaku. Ikastolak, ekimenagaz bat egiteko, ikasleak eurak izanik bultzatzaile, Lehen Hezkuntzan ezezik, Bigarren Hezkuntza-Batxilergoan be, hainbat ekimen eta jardunaldi antolatu dau. Hori dala eta, ikasleak izango dira ardatz eta eragile bai hizkuntza erabiltzen, bai gainontzeko biztale zein ikasleei, euskaldun zein erdaldun izan, ekimenaren barri emoten eta euskera erabiltzen. Beraz, ahobizi edo belarriprest rola hartzeko prest!
Motxilan ‘xaxatzaileak’ bereizgarria eroango daben Lehen Hezkuntzako ikasleek, euskeraren erabileraz eztabaidatzeko eta geure geurea dan hizkuntza sustatzeko hainbat talde eta jarduera antolatu dabe. Gainera, gelaka, euskarazko abestiz osotu eta sortuko dabezan erreprodukzio-zerrendek euskal kulturan murgiltzeko xedea izango dabe. Aurrekoaz gain, euskeraren erabilera aldarrikatu eta ospatzeko jaia be egingo dabe.
Bigarren Hezkuntzan, maiatzaren 15ean, ikasleek ongi etorria emongo deutsie Euskaraldiari, besteak beste, manifestua irakurri eta txapa tailerrari ekingo deutselarik. Aldi berean, 11 egun honeetan egingo dabezan argazkiez osotutako murala be zintzilikatuko dabe. Programa ixteko, maiatzaren 23an, gizartean euskeraren erabilera indartzeko eta sustatzeko koreografia grabatuko dabe.





