2025/2026 IKASTURTEA

Eleketan programaren bidez, euskara zaindu eta zabaldu!

Eleketan programaren bidez, euskara zaindu eta zabaldu!

Azken hiruhileko honetan, hainbat tailerren bidez, Labayru Fundazioak jorratzen dauzan Eleketan programak euskera eta euskal kultura irakatsi zein erakutsi deutse Lehen Hezkuntzako ikasleei. Euskara zaindu eta hedatzea helburu dauan egitasmo honek ikasleei euskal ondarearen zenbait alderdiren barri jasotzeko eta honetaz hausnartzeko bidea emon deutse.

Tailerrak adin-tarte bakoitzera egokituta egon dira. Lehenengo mailako ikasleek euskal musika, tresnak eta dantzak landu dabez; bigarrenekoek, barriz, San Juan jaien gaineko ohiturak eta sinbologiaren barri izan dabe. Hirugarren mailakoak izan dira herri kirolen azalpena jaso ondoren, horretan jardun dabenak eta laugarren mailakoek ipuina lantzeari ekin deutse. Era berean, bosgarren mailako ikasleek euskal siniskerak eta sendabelarren erabilera tradizionala izan dabe ardatz, seigarren mailakoak izan diralarik, ipuin kontalari baten eskutik ahozko narrazioaren magia bizi izan dabenak.

Arrakastatsua benetan ekimena! Nabarmentzekoa da, batez be, ikasleek zein gogotsu jardun daben, euskara eta kultura modu erakargarrian lantzeko aukera izanez zein eskainiz.

ARGAZKI GALERIA

Eleketan programaren bidez, euskara zaindu eta zabaldu! Eleketan programaren bidez, euskara zaindu eta zabaldu! Eleketan programaren bidez, euskara zaindu eta zabaldu! Eleketan programaren bidez, euskara zaindu eta zabaldu! Eleketan programaren bidez, euskara zaindu eta zabaldu!