Euskera eta euskal kultura, gure nortasuna
Begoñazpi Ikastolak, zalantza barik , euskal kultura dau ardatz eta zutabe, hauxe baita dauan ezaugarrietako bat, euskal nortasuna. Komunikazio-hizkuntza euskera –bizkaiera-dogu. Euskera, bai irakasleek, bai ikasleek erabiltzen daben hizkuntza izateaz gain, Ikastolatik haratago be joango jaku. Hots, kulturak, tradizioak zein inguruak, Begoñazpi Ikastola, gelan zein gelaz kanpo zipriztindu egingo dabe. Izan be, ikasleek arbasoen eta euskal lurraldeen kultura eta historiaren barri jaso eta izan dagien, hainbat programa eta jaurduera sustatzen dauz.
Horren harira Ikastolak azken asteotan, gai horreek landu, sustatu zein sakontzeko xedez, zenbait proiektu jorratu dauz. Adibidez, Euskaraldia dala eta, Haur Hezkuntzan dagozan ikasleak ezezik, Batxilergoan dagozanak be, “xaxatzaile” izanik, familiek edota gizarteak ahobizi edo belarriprest rola hartzeko bidea zabaldu dabe, azken baten euskaraz bizitzea lortu gura dogu eta.
Aurreko ekimenaz gain, azken egunotan Labayru Fundazioak dauan euskal ohitura eta tradizioei buruzko Eleketan programa be landu dogu. Eta horregaz lotuta, zelan ez, Euskal Dantzak doguz. Begoñazpi Ikastolako dantza taldeak kolorea, gaiarekiko ardura eta bizitasuna erakusten deusku, hau da, Euskal Dantzen ezaugarriak.


