2025/2026 IKASTURTEA

Begoñazpiko talde bi, Estatuko robotika finalean

Begoñazpiko talde bi, Estatuko robotika finalean

Asteburu honetan, irailaren 20an eta 21ean, Caceresen Word Robot Olympiad (WRO) txapelketan jokatuko dan Robotikako Olinpiaden Estatuko Finalean, Ikastolako talde bik, Begoñazpi EFI-k eta Begoñazpi Lego Minds-ek parte hartuko dabe.

Ikastolako taldeek kategoria bitan parte hartuko dabe, RoboMisions eta RoboSport mailan. Dakizuenez, robot bakoitzak probak pasatzeko programatuta egon beharko dau. Holan izanik, lehenengo kasuan, robotak misioak gainditu beharko dauz. Horretarako berariaz diseinatutako taula baten gainean eta denpora-tarte jakin batean, puntuazio gorena lortu beharko dabe.

Robotek, RonoSporten, bando bitan jokatuko dabe, tenis partida batean bezala, irabazleak sailkatuz joango dira finalera heldu arte.

ARGAZKI GALERIA

Begoñazpiko talde bi, Estatuko robotika finalean