Gaza eta giza eskubideak: gogoeta eta debatea ikasgeletan
Gazako herriak bizi dauan muturreko egoeraren aurrean, Begoñazpi Ikastolan hezkuntza ereduan giltzarri diran informazioa, hausnarketa, eztabaida eta pentsamendu kritikoa landu doguz geletan. Gogoratu, hau guztia jorratzea, gizartea ulertzeko ezinbestekoa dan zeregina dala.
Etapa guztietako ikasleak, Haur Hezkuntzatik DBHra, lanean ibili dira azken asteotan egoeraren inguruan hausnartzeko, etapa bakoitzari egokitutako egitasmo bategaz. Jardunaldi berezi honeetan, alkartasuna eta giza eskubideen defentsa ezarri dira ardatz nagusi bezala.
Horretaz gain, ekitaldi bat egin da jardunaldi honeei amaiera emateko. Etapa guztietako ikasleek hainbat ekimen burutu izan dabez. Horietan gogoratu dira Gazan eraildako ume guztiak eta bakearen beharra nabarmendu da. Giza eskubideen defentsa sutsua geletatik.
Irudietan adibide batzuk ikusgai dagoz.







